Mondraitzek Arrasate-Udalatx osoa lehia barik egitera animatzen du

0
661

Aurten ekitaldian parte hartzeko STRAVAn izena eman behar da. Sariak izango dira eta klub arrasatearrak dei egiten du “bizi estilo osasuntsua” aurrera eramatera, betiere “indarrean dauden osasun neurriak errespetatuz”.

Beheko testua: Mondraitz Kirol Kluba / Argazkia: MB artxiboa.

Helburua:

2021eko apirilean Arrasate-Udalatx mendi lasterketa orain arte ospatu izan dugun moduan ospatzeko aukerarik eduki ez arren, mendi-korrikalari eta mendizaleak Arrasate, Udalatx eta inguruetaz gozatzera animatu nahi ditugu. Bizi estilo osasuntsua eta kirolaren praktika ingurune naturaletan sustatuz. Beti ere, momentuan indarrean dauden osasun neurriak errespetatzera dei egiten dugu Mondraitz Kirol Klubetik.

Oinarriak:

Egun daukagun kontestu orokorra eta baldintzak kontuan hartuta, erronkak ez du lasterketa izaera izango. Denborak ez dira kontutan hartuko eta sailkapenei ez zaie erreparatuko sarien banaketa egitean.

Bertako zein kanpoko mendi korrikalariak hilabete osoan zehar animatu daitezen, astero parte hartu duten pertsona kopurua publikatuko da sare sozialetan, eta erronka burutu duten pertsonen artean dortsalak eta sariak zozketatuko dira.

Mondraitz Kirol Kluba ez da egingo mendian suertatu daitekeen edozein istripu edo ezbeharren erantzule.

Hasiera eta amaiera datak:

01/04/2021 – 30/04/2021

Plataforma birtuala:

STRAVA plataforman Mondraitz Kirol Kluba aurkitu eta taldeko kide egin behar da erronkan parte hartzeko.

Sarbide zuzena: https://www.strava.com/clubs/mondraitz

Erronka:

Arrasate-Udalatx lasterketako ibilbidea bere osotasunean egin eta STRAVAko segmentua osatzea.

Ibilbideko GPS fitxategiak, hemen eskuragai daude: KML eta GPX.

Parte hartzeko datak eta zozketako sariak:

STRAVAn MONDRAITZ KIROL KLUBA taldeko kide diren eta egun jakin batzuen artean erronka burutzen duten pertsonen artean zozketa bat burutuko da. Apirila osoan 4 zozketa burutuz. Egun tarteak hauek dira:

01/04 – 11/04

Sariak

Emakumezko parte hartzaileen artean: VI. ARRASATE-UDALATX MENDI LASTERKETA ediziorako DORTSALA.

Gizonezko parte hartzaileen artean: VI. ARRASATE-UDALATX MENDI LASTERKETA ediziorako DORTSALA.

Parte-hartzaile guztien artean: Ternua materiala.

12/04 – 18/04

Sariak

Emakumezko parte hartzaileen artean: VI. ARRASATE-UDALATX MENDI LASTERKETA ediziorako DORTSALA.

Gizonezko parte hartzaileen artean:: VI. ARRASATE-UDALATX MENDI LASTERKETA ediziorako DORTSALA.

Parte-hartzaile guztien artean: KeepGoing materiala.

19/04 -25/04

Sariak

Emakumezko parte hartzaileen artean: VI. ARRASATE-UDALATX MENDI LASTERKETA ediziorako DORTSALA.

Gizonezko parte hartzaileen artean: VI. ARRASATE-UDALATX MENDI LASTERKETA ediziorako DORTSALA.

Parte-hartzaile guztien artean: AIKE Nutrikirol-en eskutik 3 zerbitzu bono: prestakuntza fisikoa, nutrizio eta fisioterapia.

26/04 – 30/04

Sariak

Emakumezko parte hartzaileen artean: VI. ARRASATE-UDALATX MENDI LASTERKETA ediziorako DORTSALA.

Gizonezko parte hartzaileen artean: VI. ARRASATE-UDALATX MENDI LASTERKETA ediziorako DORTSALA.

Parte-hartzaile guztien artean: MAPFRE ARRIARAN seguruen eskutik, KABUENA baserriko produktu sorta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen