Mondraitzek bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako

0
530

Martxoaren 12an, osteguna, ‘Prestaketaren azken fasea: elikadura eta egokitzapena’ hitzaldia, eta martxoaren 14an, larunbata, Arrasate-Udalatxeko ibilbidea ezagutzeko irteera.

Hilabete bat falta da Arrasate-Udalatx mendi lasterketarako, eta Mondraitzek bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako. Martxoaren 12an, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, Aike zentroak ‘Prestaketaren azken fasea: elikadura eta egokitzapena’ hitzaldia eskainiko du Keepgoingrekin kolaborazioan. Aurrez izena ematea beharrezkoa izango da aike.nutrikirol@gmail.com helbidean.

Bestalde, martxoaren 14an, larunbata, Arrasate-Udalatxeko ibilbidea ezagutzeko irteera antolatu dute. Hitzordua goizeko 9:00etan izango da Aikeren egoitzan (Arimazubi Plaza, 2).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen