Mondragon Unibertsitatea nagusitu da amaiera lehiatu batean

0
297

Mondragon Unibertsitateak garaipen garrantzitsua lortu du Iturripen zaleen aurrean. 76 eta 72 irabazi dio Grupo de Santiago taldeari. Azken minutuak eztuak izan dira baina azkenean Julen Berrocalen taldea nagusitu da. Gaurkoan Martin Buesa, 26 punturekin eta Aitzol Lagunilla 17 puntu eta 13 erreboterekin izan dira nabarmendutako jokalariak.

Oso partida berdindua izan da hasieratik, arrasatearrek baja garrantzitsuak izan arren. Lehen laurdenean ez da inor nagusitu (21-19). Bigarren laurdenean aldiz, kanpokoak abantaila txiki bat lortu du, atsedenaldira oso parekatuta iritsiz. (34-36)

Hirugarren laurdenean aurretik joan dira uneoro, baina ezin izan dute markagailuko aldea handitu. Partidu oso lehiatu izan da, Mondragon Unibertsitateak hiruko jaurtiketez baliatu da, aldiz arerioak joko fisikoagoa egin du, uneoro saskitik hurbil jokatuz.

Amaieran, une eztuak bizi dira Iturripen. 3 minutu falta, Grupo Santiagok markagailuan aurretik jartzea lortu du. Berrocalen hutsarte baten ondoren, etxekoak nagusitu dira, Martin Buesaren hiruko bat eta beste bi jaurtiketarekin. Azken segunduetan, kanpokoek faltekin eta denbora geldituz markagailuari buelta ematen saiatu dira, baina Mondragon Unibertsitatea 76-72 nagusitu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen