Mondragon Unibertsiteari garaipenak ihes egin dio azken minutuan

0
236

Gaur arratsaldean jokatuko da Iturripe Kiroldegian Mondragon Unibertsitatearen eta Pas Pielagosen arteko EBA Ligako saskibaloi partidua. Partidua oso parekatuta egon da, baina azkenean garaipena Pas Pielagosentzat izan da (84-85).

Lehen bi laurdenetan Modragon Unibertsitateak markagailuan atzetik bukatu du, atsedenaldian puntu bateko aldearekin (41-42). Hirugarren laurdenean Arrasateko taldeak egindako defentsa bikainari esker laurdena markagailuan aurretik amaitzea lortu duten (70-65).

Partiduak oso berdinduta jarraitu du amaierara arte. Amaitzeko 37 segundo falta zirenean, Mondragon Unibertsitatea puntu bategatik irabazten ari zen(83-82), baina Zamora Arrasateko jokalariari seinalatu dioten falta baten ondorioz, Pas Pielagos aurretik jarri da bi jaurtiketa libreak saskiratuz. Hala ere, garaipena Mondragon Unibertsitatearen esku egon da, Madinabeitiak hiruko jaurtiketa egiteko denbora izan baitu, baina ez da sartu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen