Lehen partidua igandean jokatuko du, arratsaldeko 18:30ean, Gasteizko Araskiren aurka.
Testua: Ointxe!.
Mondragon Unibertsitea Maila Nazionaleko ligan estreinatuko da asteburu honetan. Lehen partidua igandean jokatuko du, arratsaldeko 18:30ean, Iturripen, Gasteizko Araskiren aurka. Duela pare bat aste Euskal Kopan gasteiztarrak garaipena argi eta garbi lortu zuten, 59-75, igande honetan berriro elkar ikusiko dira eszenatoki berean.
Denboraldi honetan 14 taldek jokatuko dute Euskadi-Nafarroa-Errioxa zonako Lehen Maila Nazional taldean, Emakumezkoen 2. Ligarako Estatu mailako Igoera Faserako sarrera ematen duten 2 plazen bila. 2 talde errioxarrek, 2 nafarrek, 6 bizkaitarrek, 2 arabarrek eta 2 gipuzkoarrek osatzen dute taldea joko-maila handiarekin.
Ointxe! klubeko talde batek ez du inoiz maila honetan lehiatu, eta, horregatik, aurreko denboraldian taldearen igoerarekin lortutakoari balioa eman behar zaio. Gainera, Bigarren Mailako debutean igoera lortu zen, eta hori, gainera, Ointxe! -ren harrobiko neskez osatutako talde batekin.
Denboraldi honetan igoera hori lortu zuen ia taldea berdina izango da, Irene Murua izan ezik, AEBetara itzuli baita, eta Detroiteko jokatuko du berriro. Bi jokalari gehitu dira taldera, Ines Serrano kanariarra eta Leire Rodriguez gasteiztarra. Taldearen entrenatzailea aurten ere Iñaki Ogaran ‘Arri’ izango da.
Araski 2. postuan geratu zen aurreko denboraldian eta LF2ra igotzeko fasea jokatu zuen. Beraz, denboraldi honetan ere faboritoetako bat da sailkapenean oso goian egoteko. Taldearen helburu argia kategoriari eustea eta bere garapen lehiakorrean esperientzia lortzen jarraitzea da.
Igandeko debuta ez da batere erraza izango, eta duela 15 egun gertatutakoari erreparatzen badiogu, gasteiztarrak dira faboritoak. Ea etxeko zaleak gai diren neskei laguntzeko euren debutean topera borroka dezaten eta gasteiztarrak estualdian jar ditzaten.
EBAKO EUSKAL KOPA
Asteburu honetan Iturripen EBA ligako Euskal Kopako azken fasea jokatuko da. Finalerdiak larunbatean jokatuko dira eta finala igandean. Lehenengo finalerdian Tabirako eta Bilbao Basket izango dira aurrez aurre arratsaldeko 16:30ean, eta bigarren finalerdia Getxok eta Easok jokatuko dute arratsaldeko 18:30ean. Finala igandean jokatuko da arratsaldeko 16:30ean Iturripen.