Gaur 77 eta 60 irabazi dio Paules Galtzagorriri, eta horretarako bigarren laurdena erabakigarria izan da. Lider jarraitzen du, eta datorren partidua Antigua-Luberriren aurka izango du.
Ointxek denboraldiko lehen 8 partiduetatik 8rak irabaziak zituen, baina aurreko jardunaldian Campu Prometeren aurka galdu zuen.

Iñaki Ogara Ortiz de Arri, ‘Arri’ren taldeak garaipenaren bidera itzultzeko aukera izan du, Paules Galtzagorri sailkapenaren behealdean baitago. Partiduari ekiteko ‘Arri’k bosteko hau kantxaratu du:
Izar Bedia Delgado, Oihane Sarasti Garikano, Ane Gorosabel Espinosa, Naroa Zabala Gabilondo eta Naroa Garai Markuleta.

Barakaldoko taldeak ez ditu gauzak erraz jarri, eta lehen laurdena parekatua izan da (18 eta 17). Bigarrenean, ordea, MU nagusitzen hasi da eta atsedenera aurretik iritsi da: 45 eta 27.
Hirugarren eta laugarren laurdenetan errentari eusten jakin izan du Ointxek, eta ‘Arri’k minutu gutxien jokatzen dituzten jokalariak ere kantxaratu ditu. Taldeak publikoaren txalo beroak jaso ditu.

Mondragon Unibertsitateak lider jarraitzen du, eta datorren jardunaldian Donostian jokatuko du, sailkapeneko erdialdean dagoen Antigua-Luberriren aurka. Aupa Ointxe!
