Mondragon Unibertsitateko mutilen taldeak CantBasketi irabazi dio

0
462

97 eta 95 irabazi du, arerio zuzen baten aurka. Horren ondorioz, Eneko Mataren taldea sailkapeneko 3. taldearekin puntuka berdinduta dago. Datorren partidua liderraren aurka, Baskoniaren aurka.

Ointxek azken hiru partiduak irabazi ditu, eta gaurko garaipena gainera CantBasket04 arerio zuzenaren aurkakoa izan da.

Eneko Matak ondorengo bostekoa kantxaratu du partiduari ekiteko: Dani Lorenzo Negrete, Ekaitz Madinabeitia Garcia, Martxel Balanzategi Gutierrez, Andoni Atxa Kortabarria eta Aitzol Lagunilla Agirre.

Lehen laurdenak iragarri du partidua nolakoa izango zen, hau da, oso parekatua. Nabarmentzekoak dira Danik guztira saskiratutako 22 puntuak eta Martxelek denera lortutako 11 erreboteak.

Atsedeneko emaitza 43 eta 51, Kantabraiko taldea aurretik. Aipatzekoa da ere Sergio Iglesias Lopezek 16 puntu saskiratu dituela.

Kanpoko taldetik nabarmendu dira AEBetako, Bahamas Irletako eta Dominikar Errepublikako hiru jokalariak, bai defentsan baita erasoan ere.

Hala ere, hirugarren laurdena etxeko taldearentzat izan da, publikoaren animoen laguntzaz. Partidua amaitzear zela, markagailua 78nakoa zen eta azken jabetzetan Ointxek hobeto moldatu da. Garaipena, beraz, etxean geratu da.

Mondragon Unibertsitatea sailkapeneko bosgarren da baina hirugarren sailkatuarekin berdinduta. Gure taldeak Gasteizen jokatuko du datorren jardunaldian, Baskonia liderraren aurka. Aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen