Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa ostegunean lehiatuko da

0
1164
unibertsitatea

Txapelketa Arrasateko Mojategiko eta Aretxabaletako Ibarrako instalakuntzetan lehiatuko da goizeko 9:30tik 14:00etara.

Argazkia: Mondragon Unibertsitatea.

Otsailak 13an, osteguna,  ospatuko da Mondragon Unibertsitateko lau fakultateetako ikasleen arteko kirol txapelketa. Fakultate bakoitzak erabakitzen du zeintzuk diren bere ordezkariak, normalean barne txapelketetako irabazleak izaten dira.

Txapelketa Arrasateko Mojategiko eta Aretxabaletako Ibarrako instalakuntzetan lehiatuko da goizeko 9:30tik 14:00etara. Lau fakultateetako ikasleek parte hartzen dute, Mondragon Unibertsitateko irabazlea zein den jakiteko, eta Euskadiko Txapelketako pasea eskuratzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen