Neska-mutil ugarik futbol, areto futbol, saskibaloi, eskubaloi edota padelean jokatu dute goizean zehar.
MUk antolaturik, 4 fakultateko taldeek parte hartu dute lehian. Musakola kiroldegiak futbola, areto futbola eta padel hartu ditu, Iturripeko kiroldegiak eskubaloia eta Aretxabaletak saskibaloia. Txapelketa honetako irabazleek Euskadiko Txapelketan jokatuko dute, MUren ordezkari bezala.













