Mondragon Unibertsitateko kadete mailako nesken taldeak ekainaren 18tik 24ra jokatuko du Espainiako txapelketa

0
227

Argazkia: Ointxe!

Ointxe! Araski Mondragon Unibertsitateko kadete mailako neskek Espainiako Kadete Txapelketarako bigarren txartela lortu dute, Easo SBT 69-97 mendean hartuta bosgarren eta azken jardunaldian. Lleidan jokatuko da Espainiako txapelketa ekainaren 18tik 24ra.

Txapelketan 32 taldek hartuko dute parte eta 54 partidu jokatuko dira. Lehiaketa sistema azken denboraldietakoaren antzekoa izango da. Lehen lau multzoetatik lehen hiru sailkatuak igaroko dira final-zortzirenetako kanporaketara, eta gainerako lau multzoetako liderrak gehituko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen