Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak gaur inauguratu eraikin berria

0
642

Ekitaldia 2020-2021 ikasturteari hasiera ofiziala emateko balio izan du . Bego Pedrosa dekanoak, erakutsi ditu instalazio berriak.

‘Dorleta’ eraikinak aurretik toki berean zegoen izen bereko eraikina ordezkatu du. Ez da, ordea, zaharberritze hutsa izan. Oraingoak, berri-berriak, zerikusirik ez du aurrekoarekin. Modernoak azken urteotako historikoaren lekukoa hartu du.

Lursail berean eraiki dute eta aurrekoa ordezkatu du: “Era berean, hark urtetan emandako fruituak eta utzitako ondarearen lekukoa jaso du. Hark marraztutako bide-orriarekin jarraituko du. Hala, “iragana gogoratuz eta oraina txalotuz, nostalgiaz baina ilusio berriekin hartu gaitu” Bego Pedrosa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak fakultate berrian: “Gure hezkuntza proiektuarekin jarraitzeko ezinbestean proiektu arkitektonikoari aurre egin behar genion. Gure hezkuntza proiektuaren beharrak asetzeko ezinbestean behar genuen horrelako eraikin bat, eta gure proiektu pedagogikoan jauzi kualitatiboa egingo dugu”.

Ekitaldia, Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan eraikitako instalazio berrietan egin da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultate berrian hain justu ere. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak parte-hartu du ekitaldian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen