Mondragon Unibertsitateko Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia online izango da aurten, bihartik aurrera

0
172

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko ikasleek antolatzen dute Huhezinema, eta martxoaren 25ean, 26an eta 27an egingo da. Jaialdia ikusteko aukera emateko, aldi berean funtzionatuko duten hiru kanal erabiliko dira, programazio-orduetan irekita egongo direnak:Twitch, YouTube eta Instagram.

Testua eta kartela: Mondragon Unibertsitatea.

Covid-19ak munduan eragin duen osasun-krisian, enpresek eta erakundeek egoera berrira egokitu behar dute, eta arreta handiz ibili, birusaren hedapena ahal den neurrian saihesteko, eta langileen, bezeroen eta, kasu honetan ere, ikasleen osasuna babesteko.

Hori aintzat hartuta, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko ikasleek online modalitatean antolatu dute aurten Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia (www.huhezinema.eus).

4. ikasmailako ikasleak

Jaialdia, Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 4. mailako 16 ikaslek antolatua, bihar hasi eta martxoaren 27an, ostirala, amaituko da. Horretarako prestatutako eta aldi berean funtzionatuko duten hiru kanal erabiliko dira, programazio-orduetan irekita egongo direnak: Twitch, YouTube eta Instagram.

Aurten, Huhezinemak, bere 13. edizioan, proiekzioak, hitzaldiak eta maisu-lanak antolatu ditu, eta gainera, Filmin ikus-entzunezko plataformarako hilabeteko harpidetzak zozkatuko ditu. Behin jaialdia amaitu eta hurrengo hilabetean, Huhezinemak bere kanala izango du Filminen. Hain zuzen, martxoaren 28tik apirilaren 28ra bitartean egongo da aktibo kanal hori.

Edizio honetan, 5.000 euro inguru banatuko dira saritan. Aurten, jaialdiak bi sail izango ditu: Sail Ofiziala eta MUko Ikasleen Saila. Gainera, jaialdiak beste bi sari emango ditu: alde batetik, Mundukide saria, eta, bestetik, 13. edizioa dela eta, La Horrorosa saria.

Prestatutako kanalak

Huhezimenaren programazioa eta edukiak ikustea oso erraza izango da. Nahikoa izango da antolatzaileek martxan jarri dituzten hiru kanaletako batean sartzea. Hona hemen helbideak:

Jaialdia antolatu duten ikasleek ez dute baztertzen maiatzean proiekzioren bat edo sariak modu presentzialean ematea, ahal izanez gero.

Egitaraua

Asteazkena, 25

  • 17:00 – Mursego (musikari eibartarraren hitzaldia, musikari gisa zinemarekin egindako kolaborazioei buruz. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea).
  • 20:30Napardeath (2019). Film horrek Ataun of the Dead trilogia ixten du. 2012an hasi zen trilogia, Ataun of the Dead filmarekin, eta, 2014an, Joxean ‘s hil eben filmarekin izan zuen jarraipena.
  • 22:00 – “Saio alproja” (Beldur eta fantasiazko film laburrak, streaming bidez. Huhezinemaren aurreko edizioetako filmen aukera, eta Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Jaialdiaren nazioarteko harribitxiak).

Osteguna, 26

  • 11:30 – MU Ieko ikasleen lanak (Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko ikasleen film laburrak, streaming bidez, eta ikusleen botoa).
  • 17:00 – Paul Urkijo (Errementari filmeko zuzendariak, fantasia eta beldurrezko zinemaren inguruko maisu-lan bat emango du, bere filmaren sormen-prozesuan murgilduz).
  • 19:00 – Zuzeneko kontzertua Instagram: Idoia Begiaga.
  • 20:30 –MU IIko ikasleen lanak (errepikapena).

Ostirala, 27

  • 17:00 – Sail Ofiziala (film labur finalistak, streaming bidez, eta ikusleen botoa).
  • 20:00 – Sari-banaketa.
  • 20:30 – Zuzenean Instagramen, DJ saioa: DJ AZGaubela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen