Mondragon Unibertsitateko gradu eta masterren %80a, %100eko presentzialitatearekin hasi dira

0
423

Urriaren 4tik aurrera, geratzen diren %20ak egingo dute.

Testua: Mondragon Unibertsitatea.

Atzo, irailak 24, Hezkuntza Sailak, osasun saileko arduradunekin proposamena partekatu ondoren, urriaren 4tik aurrera, aurrez-aurreko irakaskuntza euskal unibertsitate sisteman errekuperatzeko erabakia gartu du.

Hezkuntza Sailak hartu duen erabakia, 4 elementu nagusitan oinarritu da:

  • Pandemiaren bilakaera positiboa unibertsitate sisteman;
  • Adin tartearen txertaketa mailan;
  • Pandemian zehar euskal unibertsitate sistemak egindako kudeaketa-onean, eta
  • Pandemiaren bilakaera positiboa gizartean.

Erabaki honen aurrean, urriaren 4tik aurrera, astelehena, Mondragon Unibertsitateak, %100eko presentzialitatea berreskuratuko du pandemiaren ondorioz oraindik erabateko presentzialitatearekin eskaintzen ari ez diren Graduko eta Masterreko titulazioetan.

Errektoreak gogora arazi du “jada, Mondragon Unibertsitateko Graduen eta Masterren %80a, aurrez-aurreko ereduarekin hasita zeuden eta egoera hau, urriaren 4tik aurrera, titulazioen %100era zabalduko da. Jakina, indarrean dauden segurtasun protokolo eta eskakizunak beteko dira”.

Testuinguru berri honetan, Mondragon Unibertsitatea bere irakaskuntza ereduan berresten da; pertsona erdian jarriz eta konpetentzien garapenerako metodologia aktiboak bultzatuz. Aldi berean, ikasketa aktibitateek, talde lana eta bakarkakoa partekatzen dituzte bai aurrez-aurreko edo urruneko formazioan eta baita ere gure hezkuntza ereduarekin bat egiten duen ebaluazio sistema.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen