Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldea eta Barakaldo Basquet izan dira aurrez aurre gaur arratsaldean Iturripeko kiroldegian. Iñaki Ogarak entrenatutako taldeak partida hasieratik bere jokoa inposatu du eta markagailuan aurretik joan da denbora guztian. Atsedenaldian jada 17 puntuko abataila zuen Mondragon Unibertsitateak.
Hirugarren eta laugarren laurdenetan arrasatearrek ezin hobeto jarraitu dute eta nagusi izaten jarraitu dute, partida 86-52ko emaitzarekin irabaziz. Partidako saskiratzailerik onena Izar Bedia izan da 27 punturekin. Denboraldi honetan, Arriren taldeak partida bakarra galdu du eta 13 garaipen lortu ditu.