Argazkia: Angel Ayastui – Ointxe.
Andoni Atxa, 30 puntu, 10 errebote eta 34ko balorazioarekin, taldearen buru izan da partida izugarri parekatuan.
Asteazken honetan Solaresen jokatutako partida etxekoen nagusitasunarekin hasi zen eta lehen laurdena 25-20koarekin bukatu zen: “Aldeak ez ziren handiak eta gure taldeak 2. laurdenean erreakzionatu zuen, 21-25eko partziala lortuz”.
Berdinketak aldageletatik igaro ondoren jarraitu zuen, eta hirugarren laurdenean partziala 22-23 izan zen Arrasateko mutilentzat, eta azken laurdena 68-nako berdinketarekin hasi zen. Amaitzeko segundo gutxiren faltan, Solaresek garaipena emango ziela zirudien 5 puntuko abantaila hartu zuen, baina Andoni Atxa ikusgarri batek hiruko bat lortu zuen eta 2 jaurtiketa libre sartu zituen, partida luzapenera zeramana.
Hasierako 5 minutuak hobeto jokatu zituen Arrasateko taldeak, eta 9-13ko partzialarekin furgoian jarraitzeko aukera ematen dien garaipena lortu zuten (100-104), liderrengandik 2 puntura.