Mondragon Unibertsitateak Zarautz arerio zuzenaren aurka galdu du (71-78)

0
428

Zarauztarrek gogor hasi dute partidua (13-26) baina Andoni Aranzabalen hiruko batek markagailua irauli du (63-62). Arbitroaren bi erabaki polemikok partiduan eragin dute. Ointxek oraingoz lider jarraitzen du.

Mondragon Unibertsitatea – Zarautz partidua urriaren 25ean jokatzekoa zen, baina Covid-19aren ondorioz, gaur jokatu behar izan dute.

Iñaki Ogaran ‘Arri’ren taldea garaiezin iritsi da gaurko partidura, baina arerio zuzen bati aurre egin behar izan dio: Zarautz Ulacia.

Zarauztarrak gogor hasi dira, besteak beste, kanpoko jaurtiketak saskiratzen, eta MUk hutsartea eskatu behar izan du (13-26).

Bigarren laurdenean, ordea, etxekoak hobeto hasi dira eta 5-0eko partziala lortu du. Martin Buesaren hiruko batekin taldea berriro hurbildu da (24-28). Atsedenean: 34-40.

Hirugarren laurdenean Ointxek partidua parekatu du, baina hurrengo jokaldian, hirugarren laurdeneko azken segundoan, arbitroak erabaki polemiko bat hartu du, eta Zarautz 58-60 hasi du azken laurdena.

Andoni Aranzabalen hirukote batek markagailua irauli du (63-62) eta taldeak eskura izan du garaipena. Partidua 70-73 zihoala arbitroak zalantzazko beste erabaki bat hartu du.

Talde zuri-moreak haserre erantzun du eta arbitroak teknika batekin ere zigortu du etxeko taldea. Hortik aurrera taldeak puntu bat soilik saskiratu du, eta Zarautzek egoera aprobetxatzen jakin du. Azken emaitza: 71-78.

Horren ondorioz, Mondragon Unibertsitatea eta Zarautz sailkapeneko goialdean parekatu dira, baina Arrasateko taldea oraindik liderra da.

Datorren asteburuan atseden izango du, eta abenduaren 19an Santurtzin jokatuko du. Animo mutilak eta aupa Ointxe!

Ointxek zuzenean eskaini du partidua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen