Mondragon Unibertsitateak Universidad Deusto Loyola garaitu du

0
270

‘Arri’ entrenatzailearen taldeak 69 eta 64ko markagailuarekin irabazi du, eta sailkapenaren erdialdean jarraitzen du. Datorren asteburuan ere etxean jokatuko du, Afilados Gasteiz Arabaren aurka.

Gaurko partida aurreko asteburutik atzeratutako partida izan da, eta Iturripe kiroldegian jokatu da Ointxeren eta Universidad Deusto Loyola Indautxuren artean.

Partidua parekatuta iritsi da azken uneetara, eta kanpokoak 5 puntura hurbildu dira (66 eta 61). ‘Arri’k hutsartea eskatu behar izan du, eta horrek taldeari on egin dio.

Izan ere, jokalariek aldeari eusten jakin izan dute eta partidua 69 eta 64 emaitzarekin bukatu da. Ondorioz, gure taldea sailkapenaren erdialdean da.

Datorren jardunaldian ere Iturripen jokatuko du, arerio zuzen baten aurka, Afilados Gasteiz Araba. Aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen