Eneko Mataren taldeak azken minutuetan errentari eusten jakin izan du. Publikoak bultzada handia eman dio taldeari. Taldeak sailkapenaren goialdean jarraitzen du.
Eneko Mata entrenatzaileak denboraldiaren hasieran iragarri bezala, partidaj oso parekatuak izaten ari dira, eta gaurkoak ere bide beretik jo du.
Lehen laurdenaren amaieran markagailua hogeinakoa zen, baina santurtziarrak, orain arteko liderrak, aurretik joan dira atsedenera (37 eta 40).

Azpimarratzekoak dira Imanolek jasotako 15 erreboteak eta 6 jaurtiketetatik 5 saskiratu dituela. 22ko balorazioa lortu du gaurkoan.
Garrantzitsuak izan dira ere Danielen eta Andoniren erasoko ekarpenak, hurrenez hurren, 19 puntu eta 17 saskiratu baitituzte.
Ointxeren garaipena azken laurdenean oinarritu da, eta partiduko azken minutura aurretik iritsi da: 74 eta 71.

Andoni Atxaren saskiratze bati, Danel Lorenzoren abiadurari, defentsa onari, agindu egokiei, publikoaren animoei eta oro har taldearen jokoari esker, Mondragon Unibertsitatea nagusitu da.
Datorren jardunaldian beste norgehiagoka zaila izango du gure taldeak, arerio zuzen baten aurka jokatu beharko baitu Errioxan, LBC Cocicanes aurka. Aupa Ointxe!