Mondragon Unibertsitateak Real Valladolid Baloncesto garaitu du

0
182

Julen Berrocal entrenatzailearen taldeak 72 eta 60 irabazi du, eta sailkapenaren goialdean jarraitzen du. Datorren jardunaldian Getxoren aurka jokatuko du.

Ointxek ondorengo bostekoarekin ekin dio lehiari: Ekaitz Madinabeitia, Joseba Estalayo, Andoni Atxa, Txomin Aiastuy eta Imanol Orue-Mazaga.

Tamalez gure pibota lesionatu da eta kantxatik atera behar izan dute. Lehen bi laurdenetan partidua oso parekatua izan da, baina hirugarrenean MU alde handitzen hasi da.

Andoni Atxak gaurkoan 20 puntu saskiratu ditu (8tik 8 jaurtiketa libreetan) eta 13 errebote lortu ditu. Taldeak azken laurdenean erabaki du lehia, eta 72-60 nagusitu da.

Ondorioz, Mondragon Unibertsitateak sailkapenean 34 puntu ditu eta hirugarren postuan da. Bere hurrengo arerioa, Getxo, bigarren da eta indarrak herri bizkaitarrean neurtuko dituzte. Aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen