Mondragon Unibertsitateak nazioarteko 100 aditu baino gehiago elkartuko ditu aste honetan zibersegurtasunaren arloan

0
404

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak RAID2020 —Research Attacks Intrusions Defenses Internacional Symposium—
nazioarteko kongresua antolatu du aste honetan; hain zuzen, asteazkenetik, hilak 14, ostiralera, hilak 16. Eraso, Intrusio eta Defentsei buruzko Ikerkuntzaren Nazioarteko 23.

Sinposioa mundu zabaleko 100 aditu baino gehiago elkartuko dituen onlineko topaketa izango da, eta ikertzaile, profesional eta administrazioen elkargune bihurtuko da. Kongresuko parte-hartzaileek azaldu eta eztabaidatu egingo dute eskala handiko
neurketa-lanen emaitzei buruz, baita tresna berriak edo datu-multzoak publikoarentzat eskuragarri jarri dituzten ikerketen emaitzei buruz ere. Hala, honako gai hauek jorratuko dira RAID2020 kongresuan, besteak beste: ordenagailuen segurtasuna, sareak eta
hodeiko konputazioa, segurtasun mugikorra, webgunearen segurtasuna eta pribatutasuna, ziberdelinkuentzia eta ezkutuko ekonomia, eta IoT edo Gauzen Interneten segurtasuna.


Punta-puntako erakundeek —Googlek, Facebookek, Microsoftek eta abarrek— eta ikerkuntza-talde akademikoek ezagutzera emango dituzte eraso informatikoen, haien detekzioaren eta defentsa-teknika berrien inguruko azken ikerketa, aurkikuntza eta
esperimentuen emaitzak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen