Mondragon Unibertsitateak Nafarroako Ardoi taldearen aurka jokatuko du igande honetan

0
175

Iturripen, 18: 30ean, eta ez du ikuslerik izango, baina Twitchek zuzenean emango du.

EBA saskibaloi taldeak lehiatzen jarraitzen du, lehiaketa erdi-profesionaltzat hartzen baita. Hala ere, egia da jardunaldiz jardunaldi zenbait partida ezin direla jokatu COVID-19ren ondorioz izandako positiboengatik edo bestelako neurriengatik.

Joan den astean Mondragon Unibertsitateak Solaresen lortutako garaipenaren ostean, igande honetan ondo ezagutzen den eta oso ondo prestaturik dagoen talde bat etorriko zaio, beti oso partida estua planteatzen duena, eta hainbat denboralditan Iturripen irabaztea lortu duena.

Oraingo honetan, egoera oso bestelakoa izan daiteke, nafarrek ez baitute partida bat jokatuko urriaren 18tik, denboraldi honetan jokatu duten partida bakarra. Urretxun 46-71 irabazi zuten.

Mondragon Unibertsitateak 2 partida daramatza orain arte 2 garaipenekin, Iturripetik urrun lortutakoak: Gasteizen BASKONIAren aurka, eta igandean Solaresen.

Partida ateak itxita jokatuko da, une honetan indarrean dauden neurriak errespetatzeko, baina zaleek zuzenean jarraitu ahal izango dute, klubeko Twitch kanalean emango baitute (twitch.tv/ointxetb).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen