Mondragon Unibertsitateak, Mondrak eta Mondratek jokatu dute asteburu honetan

0
313

Arrasateko hiru taldek jokatuko dute asteburu honetan Mondragon Unibertsitatea, Mondra eta Mondrate. Kanpanzar Arrasateri dagokionez, arrasatearrekin batera taldea partekatzen duten Ordiziako zenbait jokalarien artean izandako Covid kasuek, baina, norgehiagoka atzeratzea behartu dute. 

Bestalde, Mugarri-Ingou apirilaren 11ra arte ez da itzuliko lehiaketara, Euskal Ligan jarraitzeko fasea jokatzeko. Arizmendik berriz, aurrerago boleiboleko Euskal Kopa jokatuko du.

Asteburu honetan lehiatuko diren taldeak igandean izango dute euren partiduak. Mondratek arratsaldeko 16:15ean Otxartabe taldearen kantxa bisitatuko du, Bilbon. Partidu hau bigarren faseko lehen norgehiagoka izango da.

Bitartean, Mondrak Eibarrera bidaiatuko du, eta arratsaldeko 16:30ean Unben Eibar Urko taldearen aurka jokatuko du. Ander Romerok estreinatuko da Mondrako entrenatzaile gisa.

Bukatzeko, Mondragon Unibertsitatea izango da etxean jokatuko duten bakarra. Igandean, arratsaldeko 18:30ean Santurtzi taldea hartu du Iturripen. Zaleek partidua ikusteko aukera izango dute Twitch plataformaren bidez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen