Mondragon Unibertsitateak, Mondrak eta Leintz Arizmendik jokatuko dute asteburuan

0
286

Gure taldeetako hiruk bakarrik jokatuko dute asteburu honetan, Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak, Mondrak eta Leintz Arizmendik. Mondrate maiatzaren 22an itzuliko da lehiaketara.

Futbolari dagokionez, Mondrari bi partida besterik ez zaizkio geratzen liga amaitzeko. Asteburuan denboraldia honetan etxean jokatuko duen azken partida lehiatuko du. Aurrean Ordizia izango du larunbatean arratsaldeko 16:30ean. Bestalde, Leintz Arizmendik larunbat honetan jokatuko du denboraldiko azken partida. Partida igandean jokatuko da arratsaldeko 16:30ean Mojategin. Bailarako taldeak Urola izango du aurkari.

Saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak partida garrantzitsua jokatuko du asteburu honetan. Mazarredo Fisioterapia Unamunoren aurka jokatuko du larunbatean arratsaldeko 18:00etan Bilboko La Casillan. Partida hau irabazita Mondragon Unibertsitateak Arrasaten jokatuko du igoera fasea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen