Mondragon Unibertsitateak MENDEBERRI 2025 hezkuntza-ereduaren aldeko apustua berretsi du

0
278

Hezkuntza-eredu berritzaile, malgu eta praktiko honek, pertsona du ardatz eta ikasleak, praktikotasunetik eta taldean ikasten du.

Hau guztia posible izan dadin, Mondragon Unibertsitateak azpiegitura eta metodologia egokitu ditu ikasleen ikasketa-esperientzia hobetzeko helburuarekin. Ikasketa-esperientzia honen baitan daude:

  • Aurrez-aurreko formazioa fisikoki campusetan.
  • Praktikak
  • Formazio duala
  • Nazioartekotasuna
  • Ikasketa digital esperientzia aurreratua

Datorren 2020-2021 ikasturtean, gure ikasleek ikasketen foko nagusiak aurrez aurreko ikasketak, hurbiltasuna eta pertsonalizazioa izaten jarriatuko dute eta metodologia eta baliabide digitalak indartuko dira.

Gure azpiegitura eta campusak hobetu eta egokitu ditugu, datorren 2020-2021 ikasturtea aurrez aurre hasteko. Horretarako, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-nerurri eta-protokolo guztiak gaitu ditugu.

Datorren ikasturtean gerta daitekeen edozein gorabeherari aurre egiteko prest dago Mondragon Unibertsitatea. Horretarako, azpiegitura digitaletan eta gure irakasleen prestakuntzarako inbertsioak indartu ditugu. Era horretan, kalitatezko irakaskuntza bermatuko dugu eta pertsona bakoitzari egokitutako prestakuntza malgua halbidetuko dugu. Era berean, etorkizunean gerta daitezken osasun egoera desberdinei aurre egiteko aukera izango dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen