Mondragon Unibertsitatea kolider da, Tabirakori 84-69 irabazi ostean

0
620
lidertza

Iñaki Ogara ‘Arri’ren taldeak 22 puntuko alde izan du azken laurdenean. Orain liderra da Pielagosekin, eta datorren asteburuan Grupo de Santiagoren aurka jokatuko du.

Ointxe!ren lehen taldeak gaur lidertzara iristeko aukera zuen, eta hori lortzeko Durangoko Tabirako Baque-ren aurkako derbia irabazi behar zuen. Partiduari ekiteko ‘Arri’k ondorengo bostekoa kantxaratu du:

  • Dani Lorenzo
  • Mikel Atxa
  • Martxel Balanzategi
  • Martin Buesa
  • Zach Kirschbaum

Zaleak ere horren jabe ziren, eta animo ugari eman dituzte harmailetatik. Lehen laurdena zuri-moreentzat izan da: 34 eta 17.

Bigarren laurdenean ‘Arri’k hiru antolatzaile izan ditu kantxan aldi berean, eta formulak emaitza onak eman dizkio: 44 eta 24.

Durangarrek, baina, hutsartea eskatu dute eta ostean 0 eta 8ko partziala lortu dute. Azken segundoetan Ointxek saskiratzea lortu du [beheko bideoan ikusgai], eta 50-37 iritsi da atsedenera.

Gure taldeak hirugarren laurdenaren hasieran baloi asko galdu ditu, eta ez du saskiratzerik lortu. ‘Arri’k hutsartea eskatu du.

Dani Lorenzo antolatzaileak bizkortasuna eman dio partiduari, eta Martin Buesak puntuak lortzeari berrekin dio. Hala, 66 eta 49 jarri da aurretik.

Azken laurdenean taldeak errentari eusten jakin izan du, areago, 22 puntuko aldea ere lortu du (75-53). Azken emaitza: 84-69.

Taldekideek eta zaleek gustura ospatu dituzte garaipena eta lidertza. Martin Buesak 17 puntu saskiratu ditu, 10 errebote hartu eta 5 asistentzia eman.

Pielagosekin sailkapenean berdindurik, datorren asteburuan Mondragon Unibertsitateak Burgosen jokatuko du, Grupo de Santiagoren kontra. Aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen