Mondragon Unibertsitateak lidertzari eutsi dio Baskoniari 79-66 irabaziz

0
582

‘Arri’ren taldea markagailuan aurretik joan da atsedenera (36-34). Hirugarren laurdenean gauzak okertu zaizkio baina zuzentzen jakin izan du. Datorren jardunaldian Ulacia Zarautzen aurka jokatuko du.

Lehen laurdenak aurrera egin hala, Ointxe nagusituz joan da, 5 eta 1eko partziala lortuz, aurretik amaitu du laurdena (23 eta 11).

Bigarren laurdenean, ordea, gasteiztarrek hobeto jokatu dute, eta aldea 4 puntura murriztu dute (30-26). Arrik hutsartea eskatu behar izan du.

Baskoniaren hiruko batek aurretik jarri du markagailuan (32-34), baina Mondragon Unibertsitateak lortu du atsedenera aurretik joatea: 36-34.

Hirugarren laurdenean gauzak okertu zaizkio gure taldeari, Baskoniak 4 puntu errenta lortu du, ‘alley oop’ bat barne. Hala ere, etxeko taldeak erreakzionatu du, eta 16 puntuko alde lortu du.

Laugarrenean errentari eutsi dio, eta 79-66 nagusitu da Ointxe. Dani izan da taldeko saskiratzaile nagusiena gaurkoan 14 punturekin.

Mondragon Unibertsitateak lider jarraitzen du, eta Ulacia Zarautzen aurka jokatuko du etxetik kanpo. Aupa Ointxe! Klubak zuzenean eskaini du partidua ondoko estekan:

https://www.twitch.tv/videos/905082744

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen