Mondra bere zaleen aurrean estreinatuko da larunbat arratsaldean. Ingou-Mugarrik lagunartekoa jokatuko du Leizaranen aurka.
Hiru izango dira asteburu honetan ligari hasiera emango dioten taldeak. Larunbatean arratsaldeko 17:30etan Mondratek jokatuko du Musakolako kiroldegian. Gainera, partidua oso garrantzitsua izango da, arrasatearrak Hirugarren Mailan estreinatuko direlako. Kukuyaga Etxebarri izango dute aurrean.
Igande goizean Mojategiko futbol zelaian Leintz Arizmendiko neskek jokatuko dute ligako lehen partidua. Aurten Ohorezko Mailan jokatuko dute, federazioak kategoria jaitsierarekin zigortu ondoren, aurreko denboraldian kobidak sortutako pandemia egoeragatik jokatzeari uko egin ostean. Partidua goizeko 11:00etan hasiko da eta Mariño C.D. taldearen aurka jokatuko dute.
Mondrako mutilek asteburu honetan jokatuko dute ligako bigarren partidua Amaikak Bat taldearen aurka arratsaldeko 16:30ean Mojategi futbol-zelaian. Mondrak aurreko asteburuan jokatu zuen ligako lehen partidua Elgoibarren aurka berdinketa bat lortuz.
Arratsaldean estreinatuko dena Mondragon Unibertsitatea izango da, aurreko asteburuan Euskal Kopako finala jokatu eta gero. Estreinaldia Easo Bodegas Muga taldearen aurka izango da, eta norgehiagoka arratsaldeko 18: 30ean hasiko da Iturripe kiroldegian. Partidua ikusteko sarrerak administrazioa@ointxe.eus eskuratu beharko dira datu pertsonalekin. Edukiera 60 pertsonakoa izango da.

Ingou-Mugarri: lagunartekoa
Ingou-Mugarri taldeak ez du liga hasiko urriaren 3ra arte, baina eskubaloi zaleek larunbatean arratsaldeko 18:00etan Iturripen jokatuko Leizaranen aurka jokatuko duten lagunartekoa ikusteko aukera izango dute asteburu honetan.