Mondragon Unibertsitateak LEINN graduko 61 diploma banatuko ditu gaur arratsaldean

0
267

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak diplomak banatzeko ekitaldia egingo du, gaur arratsaldean, Tabakaleran. LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) gradua egin duten ikasleek jasoko dituzte diplomak. Guztira, Bilboko, Oñatiko eta Irungo campusetako 61 egresatuk eskuratuko dute diploma. Graduazio-ekitaldia 18:00etan hasiko da Tabakaleran. Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, itxiko du ekitaldia, eta Lander Belokik, Enpresagintza Fakultateko dekanoak, ireki.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen