Mondragon Unibertsitateak Lauko Finalera sailkatzea lortu du

0
357

Ointxek 60 eta 57 irabazi dio La Salleri, Irene Muruaren parte-hartzearekin eta zale ugariren bultzadarekin. Lauko Finala maiatzaren 11 eta 12n Bilbon jokatuko da.

Norgehiagoka erabakigarria jokatu da gaur arratsaldean Aretxabaletako Ibarran, eta ohi baino zale gehiago bertaratu dira.

Mondragon Unibertsitatearen eta La Salleren arteko lehian Lauko Finalerako txarteletako bat jokoan zegoen.

Kontuan hartzekoa dira Bilboko taldeak iaz Final Four-a jokatu zuela eta eskarmentu handiko jokalariak dituela, baita indartsuak ere.

Hori gainditzeko, Mondragon Unibertsitateak “etengabean lan egin behar izan dugu 40 minututan, gorabeherekin, baina oso kontzentratuta eta fisikoki oso gogorra”, baloratu du Arri-k.

Horregatik ere gaur Irene Muruak Ointxerekin jokatzea oso garrantzitsua izan da. Kontuan hartzekoa da arrasatearrak Amerikako Estatu Batuetako Detroit Mercy taldean jokatzen duela.

“Hemen dagoenean gurekin entrenatzen du, eta besteen moduko taldekidea da” baloru du entrenatzaileak.

“Pena da partidu gehiago gurekin ezin jokatzea, baina bera han ikasketak eta bizitza aurrera eramaten ari da”.

“Gainera, oso ondo jokatzen ari da eta gu oso pozik gaude Irenek gurekin jokatzen duenean”.

Lehen laurdena oso parekatua izan da (18 eta 17) eta atsedeneko markagailuan ere parekotasuna nagusi: 32 eta 31.

Aipatzekoa da, lehiaren garrantziaz jabetuta, ohi baino zale gehiago bertaratu direla partidura, eta animazio handiagoa nabaritu da.

“Eskerrik asko partidura etorri den jende guztiari, izan ere, harmailak jendez beteta ikusteak eta zaleen bultzada uste dut oso polita izan dela denontzat”.

“Neskek ere sentitu dute zaleen indar hori, eta jende askok posible egin du domeka arratsalde batean harmaialk hala izatea”.

Hirugarrenean etxeko taldeak aldea handitzea lortu du (60 eta 57) baina partidua azken laurdenean erabaki da:

Azken minutuan gure taldea aurretik zihoan (59 eta 51) baina azken minutuan La Sallekoen bi hirukok lehia estutu dute.

Alabaina, Arri-ren taldeak azken segundoak jokatzen jakin izan du, eta garaipena etxean geratu da (60 eta 57).

Datorren jardunaldia liga erregularreko azkena izango da, eta Ointxek Iruñean jokatuko du Navarro Villosladaren aurka.

Eta bi asteburu barru, hau da, maiatzaren 11 eta 12ko asteburuan, Lauko Finala lehiatuko da Bilboko Loiola-Indautxuren kantxan.

Lauko Finalerako txartela lortuta “lehenengo helburua lortu dugu, taldeak egindako denboraldia ikusita, gure lehen helburua izan da, baina argi dago amestu gura dugula”.

Ildo honetan, “gogor lan egiten dugu eta oso kontzientziatuta gaude, Final Fourra irabaztera joango gara, horretarako jokatuko dugu”.

Horretarako, Final Fourra “ondo prestatu behar dugu, Lauko Finala irabazteko aukera polita dugu. Era berean, igoera fasera indar guztiekin joan nahi dugu igoera lortzeko”. Zorionak Ointxe! Eurre!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen