Mondragon Unibertsitateak jada ezagutzen ditu Euskal Kopako aurkariak

0
262

Argazkia: Saskibaloiko Euskal Federazioa.

Euskal Saskibaloi Federazioak EBA Ligako Euskal Kopan parte hartuko duten taldeak ezagutzera eman ditu. Mondragon Unibertsitatearekin batera, Easo Bodegas Muga eta Ulacia Zarautz arituko dira B multzoan. A multzoan berriz, Leioa SBT, Baskonia Fundazioa 5+11 eta CB Santurtzi izango dira.

Lehen fasea abuztuaren 28tik irailaren 5era jokatuko da, eta talde bakoitzeko bi onenak igaroko dira finalera. Finala irailaren 11ean eta 12an jokatuko da Santurtzin.

1. jardunaldia: Abuztuak 28-29

LEIOA SBT – C.B. SANTURTZI SK

MONDRAGON UNIBERSITATEA – ULACIA ZARAUTZ

2. jardunaldia: Irailak 4

C.B. SANTURTZI SK – FUNDACION 5+11

EASO BODEGAS MUGA – MONDRAGON UNIBERSITATEA

3. jardunaldia: Irailak 5

FUNDACION 5+11 – LEIOA SBT

ULACIA ZARAUTZ – EASO BODEGAS MUGA

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen