Mondragon Unibertsitateak Iturripen jokatuko du 1. Maila Nazionalera igoera fasea

0
340

Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak asteburu honetan Iturripen jokatuko du 1. Maila Nazionalera igora fasea. Atzo eman ziren ezagutzera larunbatean jokatuko diren finalerdietako kanporaketak. Mondragon Unibertsitateak Getxo Saski izango du aurkari larunbatean arratsaldeko 18:00etan. Bigarren finalerdia arratsaldeko 20:00etan jokatuko da Maristas Logroño eta Askartza Claret taldeen artean. Bi partida hauetako irabazleek finala jokatuko dute igandean arratsaldeko 18:00etan Iturripen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen