Mondragon Unibertsitateak irabazi dio Tabirako Baque taldeari (66-56)

0
321

Gaur arratsaldean Mondragon Unibertsitatea eta Durangoko Tabirako Baque taldeen arteko emakumezkoen Lehen Mailako saskibaloi partidua jokatu da. Partidua Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu da, eta hemendik aurrera Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak jokatuko duen kantxa izango da.

Partidua atzerapenarekin hasi da arazo informatiko batzuen ondorioz. Mondragon Unibertsitateak 66-56 irabazi du. Lehen bi laurdenetan partidua nahiko parekatuta egon den arren, bigarren zatian arrasatearrek aldea zabaldu dute markagailuan eta beste garaipen bat lortu dute 10 puntuko aldearekin. Izar Bedia izan da partiduko jokalaririk nabarmenena 18 punturekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen