Gaur arratsaldean jokatu dira bi partiduak. Leintz Arizmendik Oiartzunen aurka jokatu du Karla Lekuona futbol zelaian. Oiartzungo neskak nagusi izan dira eta Leintz Arizmendiri 5-1 irabazi diote.
Bitartean, Zarautzen, Mondragon Unibertsitateak Ulaciaren aurka jokatu du Aritzbataldeko kiroldegian. Atsedenaldira arte partidua nahiko parekatua izan da, baina bigarren zatian Arrasateko taldea nagusi izan da, eta garaipena etxera ekarri du (75-92).