Mondragon Unibertsitateak irabazi du Euskal Kopako final-laurdenetan

0
371

Mondragon Unibertsitateak Euskal Kopako final-laurdenak jokatu ditu gaur arratsaldean Iturripen Ibaeta Basket Easo Cafes Baqueren aurka. Oso partidu gogorra izan da, baina Arrasateko taldeak garaipena lortu du (65-59).

Ez da partidu erraza izan MUrentzat. Kosta egin zaie partiduan sartzea eta atsedenaldira 13 puntu galtzen joan dira (22-35). Arrasateko taldeak ez du etsi eta hirugarren laurdenean markagailuari buelta eman dio erasoan jokaldi onak eginez (54-44). Laugarren laurdenean Easok markagailuko aldea murriztea lortu duen arren garaipena Arrasaten geratu da (65-59).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen