Mondragon Unibertsitateak irabazi dio Cantbasket04 taldeari (98-90)

0
417

Arratsaldeko 18:3Oetan jokatu da Mondragon Unibertsitatearen eta Cantbasket04-ren arteko partidua. Bi taldeak sailkapeneko erdialdean daude, eta etxekoek garaipen garrantzitsua lortu dute zaleen aurrean. Norgehiagoka oso parekatua izan da hasieratik, lehen zatian 4 puntuko alde txikia lortu dute baina denbora guztian berdindua izan da. Aldageletara 46-42 aldeko emaitzarekin iritsi dira.

Bigarren zatiak norabide beretik jarraitu du. Lehia estua izan da, hirugarren laurdeneko une batzuetan Cantbasket04 aurretik jarri arren, ondo borrokatu dute partidua aurretik jartzea lortuz. Mondragon Unibertsitateak amaieran estutu du, 98-90 emaitzarekin garaipena lortuz. Saskiratzaile nagusia Martin Buesa izan da 34 punturekin. Hurrengo asteburuan, Baskoniaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen