Mondragon Unibertsitateak zilarrezko LEB mailara igotzeko borrokan izango da

0
1081

Sei talde igoko dira zuzenean zilarrezko LEB mailara. A Konferentzia 2 azpitaldetan banatuta dago, AA eta AB. Askok dakizuen bezala, gure Mondragon Unibertsitatea AB azpitaldeko lehen sailkatua zen lehia eten zenean, eta AA azpitaldeko lehen sailkatua, berriz, Alquimisa Carbajosa Salamankako taldea. Espainiako Federazioak ez du zehaztu zein talderi dagokion A multzoko zuzeneko igoera hori.

Testua eta argazkia: Ointxe!

Espainiako Saskibaloi Federazioak gaur egindako bileran, honako erabaki hau hartu da EBA mailatik zilarrezko LEBera igotzeari dagokionez:


• Sei talde igoko dira zuzenean zilarrezko LEB mailara.
• Lehenengo, A, B, C, D eta E multzoetako bat igoko da zuzenean, jokatutako azken jardunaldiaren sailkapenaren arabera.
• Bestalde, seigarren talde bat igoko da zuzenean, bost multzoetako bakoitzean sailkatutako talde onenen artean ranking bat eginez, eta hainbat irizpide baloratuz.


A Konferentzia bi azpitaldetan banatuta dago, AA eta AB. Askok dakizuen bezala, gure Mondragon Unibertsitatea AB azpitaldeko lehen sailkatua zen lehia eten zenean, eta AA azpitaldeko lehen sailkatua, berriz, Alquimisa Carbajosa Salamankako taldea.


Espainiako Federazioak ez du zehaztu zein talderi dagokion A multzoko zuzeneko igoera hori, eta Ointxe!-ko zuzendaritza gai horri buruzko informazio zehatzagoa jasotzeko zain dago.
Egia dena da, duela zenbait astetik hona, Ointxe!-ko zuzendaritza gogor ari dela lanean hainbat alorretan, datorren denboraldian zilarrezko LEB mailan jokatzeko aukera emango lioketen beharrezko babesak lortzeko.


Zalantzarik gabe, gure jokalariek eta staff teknikoak denboraldi bikaina egin dute, eta gure babesik handiena merezi dute lortutakoagatik. Nahiako genuke denboraldia Zilarrezko LEB mailara igoaz amaituko bagenu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen