Mondragon Unibertsitateak hornidura-kateen digitalizazioari buruzko doako web-mintegia antolatu du urtarrilaren 27rako

0
451

Testua: Mondragon Unibertsitatea.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak doakoa izango den web-mintegi bat antolatu du urtarrilaren 27rako, arratsaldeko 18:00etan hasita, hornidura-kateetako digitalizazio logistikoan dauden joera berriak aztertzeko. Ekitaldiak Eroski eta Fujitsu enpresen laguntza izango du. Agerikoa denez, joera berriak funtsezkoak dira erakundeei soluzio berriak eskaintzeko, eta, horien bidez, prozesu logistiko-produktiboen errendimendua areagotzeko, prozesuok merkatuaren behar berrietara egokitzeko gaitasuna hobetzeko eta bezeroei balio erantsi handiagoa emateko.

Urteetan, enpresek lan ugari egin dituzte bikaintasun operatiboa lortzeko. Prozesu produktiboak hobetzera bideratu dituzte indarrak, eta, ildo horretan, zenbait filosofia bereganatu dituzte, hala nola Lean manufacturing delakoa, eskarian oinarritutako plangintza-sistemak, «core» ez diren eragiketak azpikontratatzeko estrategiak —kostuak murriztu eta malgutasun operatiboa areagotzeko— eta abar. Bestalde, merkatuen globalizazioaren ondorioz kontsumo-ohiturak erabat aldatu direnez, enpresek egokitu beharra izan dute.

Hori guztia kontuan hartuta, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak web-mintegia antolatu du, hornidura-katearen digitalizazioaren gaia aztertzeko eta erakundeei prozesu produktiboak hobetzen laguntzeko. Jardunaldia ICIL fundazioaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren lankidetzarekin antolatu da.

Web-mintegiko hitzaldiak

  • Digitalizazio logistikoko joera berriak. Ignacio Chaparro, Fujitsu Spain-eko Digital Business Manager.
  • Eroskiren erronkak hornidura-katearen digitalizazioari dagokionez. Alberto Madariaga, Eroski Taldeko Eragiketa zuzendaria.
  • Logistikan eta erosketetan espezializatutako programak. Ivan Navarro, Mondragon Unibertsitatea.

Izen-ematea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen