Mondragon Unibertsitateak ozta-ozta galdu du Oviedo-Avilesen aurka

0
609

Partidu oso parekatua izan da baina azken minutuetan ADBA Sanfer – ART Chivo taldea hobeto moldatu da (51-54). Datorren jardunaldian Ointxek Iruñeko Aranguren Multibasket-en kantxan jokatuko du.

Ointxe klubak giroa hauspotu du gaurko partidu garrantzitsura begira, eta adibidez speaker bat aritu da kantxan.

Norgehiagokari ekiteko, David Peña entrenatzaileak ondorengo bostekoa kantxaratu du:

Ane Esnal Agirre, Sonia Gutierrez Ibañez, Naroa Zabala Gabilondo, Nerea Cabue Ruiz de Azua, eta Odeth Mariany Betancourt Labrador.

Partidua oso parekatua izan da lehen laurdenean, baina lehiak aurrera egin hala, asturiarrak aldea handitzen joan dira: 12-15, 22-28 eta 33-42.

Gure taldeko saskiratzaile nagusia Uxue Esparta Bator izan da gaur, 14 puntu saskiratuta.

Hala ere, Ointxek ez du amore eman eta azken minutura iritsi da partiduaren behintzat luzapena lortzeko aukerekin.

Tamalez azken baloi jabetzan ezin izan du hiruko bat sartu, eta garaipena Oviedo-Avileseko taldeak erdietsi du.

Datorren jardunaldian talde zuri-moreak Iruñean jokatuko du Aranguren Multibasketen aurka, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen