Ointxek bigarren partida jarraian irabazi du, eta garaipenaren gakoetako bat izan da Joseba Estalayok sartutako hirukoak.
Talde zuri-moreak aurreko asteburuan Real Valladolidi irabazi zion etxetik kanpo, eta gaur Getxoren aurka jokatu du etxean.

MUk ondoko bostekoa kantxaratu du partiduari ekiteko: Ekaitz Madinabeitia, Joseba Estalayo, Andoni Atxa, Ekaitz Madinabeitia eta Martin Buesa.
Lehen laurdena parekatua izan da, baina bigarrenean Ointxe aldea handitzen hasi da, eta atsedenera markagailuan aurretik iritsi da: 55 eta 41.

Joseba Estalayok bi hiruko saskiratu ditu hirugarren laurdenean (denera 18 puntu saskiratu ditu) eta taldeak gora egin du, 30 puntuko aldea lortuz: 76 eta 46.
Erasoari dagokionez ere, Alex Ramonek 23 puntu egin ditu eta Andoni Atxak 17. Gainera hegaleko arrasatearrak 12 errebote lortu ditu.

Azken laurdenean Ointxek kantxaratu ditu minutu gutxien jokatzen dituzten gazteak, eta errentari eusten jakin izan dute. Azken emaitza: 100 eta 84.
Garaipen honek hauspoa eman dio taldeari, eta sailkepeneko 9. postuan jarri da, gainera partidu gutxiago bat jokatuta. Datorren asteburuan Santurtziren aurka jokatuko du, herri bizkaitarrean.

Arerio zuzen bat da eta norgehiagoka irabaziz gero, Mondragon Unibertsitateak gorantz jarraitzeko aukera izango du. Aupa Ointxe!
