Partidu oso parekatua izan da baina Eneko Mataren taldeak garaipena lortu du, bestek beste, Daniel Lorenzo erabakigarria izan delako azken minutuetan.
Arrasateko taldeak ez du aukera galdu, eta sailkapeneko behealdean dagoen Santander Becedo garaitu du gaur Iturripen, publikoaren bultzadarekin.

Eneko Mata entrenatzaileak partiduari ekiteko Daniel, Martxel, Andoni, Simon eta Imanol kantxaratu du.
Antolatzaileak gaur erabakigarria izan da 24 puntu saskiratu, 7 asistentzia eman eta 35eko balorazioa lortu baititu.

Lehen laurdena oso parekatu izan da (23-24) baina bigarrengoan Kantabriako taldeak aurrea hartu du, eta atsedenera aurretik joan da (39-48).
Alabaina, hirugarren laurdena Ointxerentzat izan da, eta aipatzekoak dira Imanol Orue-Mazagak lortutako 11 erreboteak, defentsan nahiz erasoan. Gainera, Andoni Atxak 18 puntu saskiratu ditu.

Azken laurdena aurretik hasi du Mondragon Unibertsitateak (61-58) eta Becedo Santanderrek lehia berdindu baduen arren, etxeko taldea hobeto moldatu da azken minutuetan.
Dani Lorenzo oso eraginkor aritu da pertsonalen marratik jaurtitzen, eta 12 saiakeretatik 11 saskiratu ditu. Azkenean Ointxe garaile: 85-73.

Garaipenari esker, goiko postuetan jarraitzen du eta datorren jardunaldian Valle de Egües taldearen aurka jokatuko du Eguesibarren. Aupa Ointxe!
