Mondragon Unibertsitateak gogor egin du lan Megacalzados Ardoi garaitzeko

0
448

Ez da ondo hasi norgehiagoka Mondragon Unibertsitatearentzat. Megacalzados Ardoi aurretik jarri da markagailuan partidako lehen minutuetan, baina Eneko Mataren mutilek ez dute amore eman. Defentsan lan bikaina eginez, epaileen aurkako erabakiren bat kostatu zaie, baina atsedenaldira 5 puntura bakarrik joan dira markagailuan (34-39).

Bigarren zatian, Mondragon Unibertsitateak nafarren jokoari aurre egiten jakin du, hirugarren laurdenaren amaieran 51na berdinduz. Taldeak egindako ahaleginari esker, garaipena lortu dute partidaren bukaeran (77-73). Andoni Atxa izan da saskiratzaile onena 18 punturekin. Dani Lorenzo 16 punturekin eta Madinabeitia 14rekin ere nabarmendu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen