Emakumezkoen lehen mailako Mondragon Unibertsitateak garaipena lortu du gaur arratsaldean Iturripen Navarro Villosladaren aurka (72-41). Arrasateko taldea hasieratik izan da nagusi, eta talde bisitaria baino askoz gehiago izan da, bai defentsan, bai erasoan. Atsedenaldian Mondragon Unibertsitatea 10 puntugatik nagusi zen (30-20) eta bigarren zatian ere ez dio aukerarik eman Navarro Villosladari. Naroa Zabala izan da partidako saskiratzaile nagusia 18 punturekin.