Mondragon Unibertsitateak garaipena lortu du Iturripen gaur arratsaldean ARDOI-ren aurka. Partida oso parekatua izan da arratsalde osoan zehar eta azkenean etxeko taldeak garaipena lortu du emaitza oso parekatua izan duen arren. Emaitza bukaeran 67-64 izan da. Mondragon Unibertsitateak bigarren postua lortu du sailkapenean eta datorren astean Tabirako Baque izango du aurkari etxetik kanpo.