Mondragon Unibertsitateak garaipena lortu du Iturripen (75-71)

0
228

Gaur arratsaldean jokatu da Mondragon Unibertsiteta eta Grupo Inmapa Filipenes talden arteko norgehiagoka. Lehen laurdena oso parekatua izan da eta abantaila txikia eskuratu dute arrasatekoek, 18-14. Bigarrenean palentziarrek markagailuan abantaila nabarmena lortu dute, etxekoek ez dute saskiratzeak lortu eta aldea nabarmena izan da, atsedenaldira, 26-35 iritsi dira.

Hirugarren laurdena oso parekatua izan da eta ez da inor nagusitu. Etxekoek zaleen laguntza izan arren ezin izan dute desabantaila murriztu. Hala ere, azken laurdenean askoz hobeto kantxaratu da Julen Berrocal entrenatzailearen taldea, asko nagusitu da eta desabantaila guztiz murriztea lortu dute. Azken minutuetara berdinduta iritsiz.

Azken minutura 71-71 berdinketarekin iritsi dira. Azken uneak Mondragon Unibertsitateak hobeto jokatu ditu, eta amaiera estu baten ondoren eta zaleen bultzadarekin, Aitzol Lagunillak garaipena balio izan duen hirukoa saskiratu du. Garaipena etxean gelditu da: 75 eta 71. Gaurkoan Mondragon Unibertsitateko jokalari baliotsuenak Miguel Zamora eta izan da: 23 punturekin. Taldea sailkapenaren erdialdean da 28 punturekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen