Mondragon Unibertsitateak garaipen garrantzitsua lortu du Getxoren aurka

0
382

Mondragon Unibertsitateak garaipena lortu du gaur arratsaldean Iturripen Getxoren aurka jokatu duen partidan. Lehen bi laurdenetan partida oso berdinduta egon da, eta Sestaoren 3 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (40-43).

Bigarren zatian, ordea, Mondragon Unibertsitatea jaun eta jabe izan da. Eneko Mataren taldeak bere jokoa ezarri du, eta lan on bat eginez 95-72 markagailuarekin eskuratu du garaipena. Dani Lorenzo izan da partidako saskiratzailerik onena 30 punturekin. Emaitza honek Arrasateko taldea sailkapeneko hirugarren postuan kokatzen du 19 punturekin Santurtzi eta Baskoniarekin berdinduta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen