Mondragon Unibertsitateak garaipen garrantzitsua lortu du Iturripen

0
256

Garaipen handia lortu du Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak Maristas Logroñoren aurka (91-61). Iñagi Ogarako neskek 5 puntu baino gehiagoko aldearekin irabazi behar zuten saskibaloi averagea eskuratzeko eta euren esku egoteko igoera fasea Iturripen jokatzeko. Arrasateko taldeari partida bakarra geratzen zaio Mazarredo Fisioterapia Unamunoren aurka liga erregularra amaitzeko. Seguru ez dela partida erraza izango, bilbotarrak igoera fasean sartzeko borrokan ari baitira.

Maristas Logroñoren aurkako partidari dagokionez, Mondragon Unibertsitateari kosta egin zaio markagailuan tartea irekitzea. Iñaki Ogaranek esan digunez, “oso talde indartsua da, batez ere barneko jokoan. Oso polibanlentea, eta hirutik asko botatzen duenak.” Hala ere, arrasatearrak 7 puntuko abantailarekin joan dira atsedenaldira (46-37).

Bigarren zatian Mondragon Unibertsitatea jaun eta jabe izan da, kanpoko taldeari aukerarik eman gabe. Defentsan zein erasoan oso ondo, gaurko partidan garaipenak duen garrantziaz jabetuz. “Maristas Logroñok 5 puntu zituen alde Logroñoko partidan lortutakoak, baina 20 puntura jarri garenean oso maldan gora egin zaie. Hortxe hautsi da behin betiko gure alde partida.”

Jokalari guztiek partida bikaina egin duten arren, zalantzarik gabe, Izar Bedia nabarmendu behar da, gaur partidako saskiratzaile nagusia izan baita 36 punturekin. Gaur ere Irene Murua Ointxe! taldera itzultzeko partida izan da, Estatu Batuetan jokatzen aritu ondoren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen