Mondragon Unibertsitateak garaipen berri bat lortu du Iturripen

0
460

Lehen mailako emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak La Rioja taldearen aurka jokatu du gaur Iturripeko kiroldegian. Partiduaren lehen minutuetatik Arrasateko taldea nagusi izan da. Lehen laurdenaren amaierara 23-12 irabazten iritsi dira. Mondragon Unibertsitatea nagusi izan da laurdenean, baina baloi batzuk ere galdu ditu. Markagailuko abantailaren gakoa Nerea Kabue eta Nadia Badiola kantxan sartzea izan da, bere hirukoei eta saski azpiko errebote eta saskiratzeei esker. Atsedenaldira 43-33koarekin iritsi dira. Bigarren laurden honetan, La Rioja 5 puntura jarri da, baina Nadia Badiolak jarraian sartutako bi hirukok Errioxako taldearen partzial ona gelditzea lortu dute.

Hirugarren laurdenean Mondragon Unibertsitateak markagailuko aldea handitzen jarraitu du (57-40), batez ere laurden osoan zehar egindako defentsa onari esker. Gehienetan jaurtiketa egokiak egin dituzten arren, saski azpiko saskiei eutsi diete. Laugarren laurdenean Leire Rodriguez nabarmendu da batez ere, erabakigarria izan da bai defentsan bai erasoan, eta laurdenaren hasieran lau ekintza onak eginez. Mondragon Unibertsitatearen jokoari aurre egiteko errioxar entrenatzaileak defentsa zonan jarri du, eta asko kostatu zaio Arrasateko taldea gainditzea. Defentsa aldaketa honekin, La Riojak etxeko taldearen 10 puntura jartzea lortu du, baina Mondragon Unibertsitateak partidua osoan zehar lortutako abantailari esker garaipena etxean geratu da (73-60). Partiduko saskiratzaile nagusia Izar Bedia izan da 17 punturekin.

Bihar, larunbata, Mondragon Unibertsitateko neskek berriz jokatuko dute, baina oraingoan etxetik urrun. Iruñera joan beharko dute, San Ignacio Premo taldearen aurka jokatzeko, Nafarroako hiriburuko San Ignacio Larrabide kiroldegian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen