Mondragon Unibertsitateak ezin izan du Lointek Gernika taldearekin

0
318

Ointxeko emakumeen taldeak denboraldiko lehen partidua jokatu du gaur arratsaldean, Iturripen, Gernika taldearen aurka. Ondo hasi du norgehiagoka etxeko taldeak, abantaila nabarmena lortu du lehen minutuetan, 17-2 aldea lortuz. Kanpokoen hutsarte batzuen ondoren, Gernikarrak ondo erantzun dute eta gutxinaka gutxinaka aldea murriztea lortu dute. Lehen laurdena 26-14 emaitzarekin amaituz. Bigarren laurdenean, etxeko taldeak ezin izan du lehen laurdeneko lanarekin jarraitu, eta minutuak aurrera joan ahala, abantaila galtzen joan dira. Ala ere, atsedenaldira 39-37 irabazten joan dira.

Bigarren zatiak, ordurarte ikusitakoaren antzerako norabidea jarraitu du. Berdindua hasi da bigarren zatia, baina kanpokoak abantaila lortu dute eta hortik aurrera, aurretik joan dira partidu guztian. Ointxeko neskak, markagailuari itzulia ematen saiatu dira, baina ezin izan dute, bigarren zatiko galdutako aldea murriztu. Azkenean, 65-82 galdu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen