Mondragon Unibertsitateak ezin izan du irabazi 22/23ko lehen partidua

0
371

Mondragon Unibertsitea Maila Nazionaleko ligan estreinatu da gaur arratsaldean. Lehen partidua Iturripen jokatu du Gasteizko Silken Hoteles Araskiren aurka. Duela bi aste Euskal Kopan elkarren aurka jokatu zutenean bezala, Gasteizko taldeak lortu du garaipena 55-94 emaitzarekin. Iaz ligan bigarren postuan amaitu zuen Araskik eta LF2ra igotzeko fasea jokatu zuen. Hala ere zigor gogorra jaso du Arrasateko taldeak.

Araskik asko zaildu dio erasoa Mondragon Unibertsitateari partiduaren hasieratik. Gasteizko taldeak oso ondo defendatu du bere saskia, eta lehen laurdenetik alde handia jarri dute markagailuan. Bigarren zatian, Mondragon Unibertsitatearen jokoa arinagoa izan den arren, ezin izan dute markagailuko aldea murriztu. Hala ere, Iñaki Ogaranen jokalariek ez dituzte besoak jaitsi. Mondragon Unibertsitateko saskiratzaile onena Leire Rodriguez izan da 9 punturekin. Neurketaren saskiratzaile onenak Araskiko Cristina Molinuevo eta Lierni Aguado bakoitzak 19 punturekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen