Mondragon Unibertsitateak ezin izan du Getxo taldearen aurka

0
146

Arratsaldeko 18:30eta Mondragon Unibertsitatearen txanda izan da, Getxo Saskibaloi taldearen aurka. Aurreko astean, ezin izan zuten garaipena lortu etxetik kanpo, 84-78 galduz. Gaur iturripen zaleen aurrean kanporaketari itzulia emateko helburuarekin heldu dira; azkenean ezin izan dute 50-74 galduz.

Ez dute ondo hasi norgehiagoka, bizkaitarrak hasieratik abantaila esanguratsua lortu dute; 7-22 galtzen joan dira momentu batean. Bigarren laurdenean aldea murriztea lortu dute, momentu batzuetan 23-27 hurbilduz. Atsedenaldira 23-33 Emaitzarekin joan dira.

Bigarren zatiak partidaren tonu orokorrarekin jarraitu du. Ointxek ezin izan du bere jokoa egin eta aurkariak abantaila handiegia lortu du. Azkenean, 50-74 amaitu du arrasatekoen porrotarekin eta ezin izan dute final-laurdenetan aurrera egin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen